Gure klasizismo txikia
Azurmendi Otaegi, Joxe
17€
- Argitaletxea: Jakin Fundazioa
- Kokapena azokan: Artekale 035
Deskripzioa
XX. mende hasieran Jesusen Lagundiaren inguruan elkartu ziren hainbat kulturgile euskaltzalek (Estefania, Orixe, Ibinagabeitia, Zaitegi...) osatu zuten eskola du abiapuntu Azurmendik. Eskola klasizista horren aurrekariak, oinarri intelektualak eta horien arabera euskara lantzeko saiakerak ditu aztergai, eta hurrengo belaunaldiak (Azurmendirena berea denak) egindako kritikak berrikusten ditu. Baina, beti bezala, bide horretan abiatu orduko, bestelako zidor erudituak erakusten dizkigu: klasizismoaren erro ernazentistak Europako historia kulturalean, haren prezeptiba estetiko-filosofikoak argitzeko, dituen barne kontraesanak ulertzeko... Eta guztia Azurmendiren ohiko ikuspegi errotu unibertsalarekin: gu ere geure gauzekin historian agertzeko, ez historiatik kanpora.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-84-128425-5-5
- Bilduma: Irakurgaiak
- Sailkapena: Filosofia eta erlijioa