Jakin 273-274 Komunitateari begirako kooperatibismoa
Zenbait egile
23€
- Argitaletxea: Jakin Fundazioa
- Kokapena azokan: Artekale 035
Deskripzioa
Nabaria da, azken urteotan, kooperatibismoa errealitatea eraldatzeko mugimendu gisa aldarrikatzen duen joera biziberritzen ari dela, enpresa antolamendutik harago. Eredu kooperatiboa baliatu nahi duena lan harremanak, harreman sozial eta ekonomikoak merkantilizaziotik harago antolatzeko. Zer eskain dezake, zentzu horretan, kooperatibismoak gaur egungo Euskal Herrian? Zer ekarpen egin ditzake auzoetako, herrietako, lurraldeetako ekonomiak herritarren beharrei erantzungo dien antolaera sortzerakoan?
Gero eta gehiago entzuten da harreman eta proiektu publiko-komunitario-kooperatiboak landu beharra, eta Euskal Herrian ere hainbat ildo berri ireki dira: Herri Kooperatibak, energia komunitateak, zaintza ekosistemak, elikadura burujabetzara bideratutakoak... Korapiloak ere sortu dira, ordea, lankidetza publiko-komunitarioaren inguruan. Hor dago kontzeptuaren lausotze arriskua, edo hura merkatuaren arlo bat gehiago bihurtzekoa. Nabari da, era berean, publikoaren eta pribatuaren ulerkera zurrun dikotomikoan gotortzeko joera bat ere, oztopo politiko, juridiko edo administratiboak ekar ditzakeena.
Iazko ekainean, urtero bezala Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin batera antolatu genuen Jakin Jardunaldian jorratu genituen auzi horiek, Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen izenburupean. Jardunaldian kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz egin genuen gogoeta, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez. Bereziki eskertu nahi dugu jardunaldiaren diseinu eta antolaketan Olatukoopeko Beñat Irasuegik eta Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiko Arianne Kareagak emandako laguntza.
Zenbaki honek, beraz, Jenofa Berhokoirigoinek Anna Gabriel kooperatibista kataluniarrari egindako elkarrizketa mamitsuaren ondoren, Enekoitz Etxezarreta, Arianne Kareaga, Ion Muñoa, Aitor Bengoetxea, Iker Eizagirre eta Beñat Irasuegiren ekarpenak dakartza, esan bezala, printzipio eta gogoeta teorikoenak eguneroko praktika eta ekimenekin lotutako azalpenekin konbinatuz.
Jardunaldia, bestalde, Euskal Herri osoan zehar kooperatibismo eredu honi heltzen dioten hainbat proiekturen topaleku eta erakustoki bihurtu nahi izan genuen, esperientzia-truke azoka moduko batean: ikuspegi eraldatzailearekin diharduten kooperatibak ezagutarazteko, elkartzeko eta esperientziak trukatzeko espazioa. Horretarako prestatutako aurkezpen afixak ekarri ditugu zenbakira, proiektu horien aniztasun eta bizitasunaren erakusgarri.
Zenbakiaren atarian, Jabier Muguruza musikari eta idazlea elkarrizketatu du Itziar Ugartek Jakin filosofatzen sailean, eta, amaieran, Egunen gurpilean sailean, Yasmine Khris Maansri kazetari eta itzultzailearen estraineko lankidetza dator Jokin Bergararenarekin batera. Gure eskerrik beroenak Shu Oterori, azken bi urte hauetan oparitu dizkigun artikuluengatik.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 0211/495X
- Sailkapena: Aldizkaria
Aldizkaria gehiago
#68 Arteka: Educación y lucha estudiantil 2026 Enero
Zenbait egile
6€
#68 Arteka: Hezkuntza eta ikasle borroka 2026 Urtarrila
Zenbait egile
6€
#69 Arteka: 3 de marzo, memoria de la lucha 2026 Febrero
Zenbait egile
6€
#69 Arteka: Martxoak 3, borrrokaren memoria 2026 Otsaila
Zenbait egile
6€
#70 Arteka: NATO, sarraski-makina inperialista 2026 Martxoa
Zenbait egile
6€