Aberri bidea: Euskal pizkundeko poesia.
Otaegi Imaz, Lourdes
19€
- Argitaletxea: Alai Argitaletxea
- Kokapena azokan: Artekale 009-011
Deskripzioa
Antologia honetan euskal poesia gogoangarrien sorta erakargarria bildu da, egileen bihotz eta buru sentiberetan itsatsiriko pentsamendu eta emozioak, irakurleak ere bereak direla senti ditzakeen hitz ederrak.
Poesia antologia batean espero bezala, askotariko gaiak (afektuak, kezkak, naturarekiko atxikimendua...) aurkituko ditu irakurleak. Era berean, euskal historiaren une jakin baten adierazgarri diren testuak ere aurkituko ditu, Euskal Herria edo Euskadi identitate nazional gisa jaio eta garatu zen aroko antologia ere badenez. Izan ere, Euskal Pizkundea deritzan aldiari dagokio, aberri bidea abiatu zen aldiari.
XIX mendean zehar euskal erregimen forala desegin eta estatuen egitura zentralizatzeko prozesua ezarri zen. Ondorioz, euskaldun identitateari buruzko kontzientzia piztuz joan zen, lehenik, Lore Jokoen babespean adierazmolde folklorikoaz, geroago foralismo legendaristaren ildoari helduz, eta apurka egitasmo nazional gisa. Horregatik, Euskal Pizkundeko poesiak, ibilaldi horren lekukotza ere utzi digu, kantu gisa ezagutzen ditugun hala iparraldeko nola hegoaldeko testu ederretan mamiturik.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 979-13-992404-3-6
- Bilduma: Hautak
- Euskarria: Liburua
- Literatura : Poesia eta bertsoa