Auzolanaren lurretan EHZ : 30 urtez zuzenean

Auzolanaren lurretan EHZ : 30 urtez zuzenean

Servier Etxexuri, Aitor

25€

  • Argitaletxea: Elkar
  • Kokapena azokan: Artekale 047

Deskripzioa

1996. urteaz geroztik, euskara etorkizun desiragarri batekin lotu du Euskal Herria Zuzenean festibalak. Herria egin duen proiektua da hau, harremanen, doinuen, borroken eta alternatiben kontrabandoa gorpuztu duena. EHZren historian misteriorik bada, transmisioarena da. Nola liteke, belaunaldi baten gogoeta eta ekimenari hain lotuta dagoen egitasmo batek hiru hamarkadatan iraun izana? Eta, gainera, aldiro-aldiro pertsona berrien eskutik. Baliteke erantzunetako batzuk izatea unean uneko egoera kultural, politiko eta sozialera egokitzeko gaitasuna, baita auzolanak berekin dakarren horizontaltasuna ere.
30 urtez EHZ biziarazi duten pertsonen kontakizuenek harilkatzen dute liburu hau. Euskal Herri osoan herrigintzan eta kulturgintzan ari diren askotariko eragile eta norbanakoen esku utzi nahi dugu gure ondarea; izan ere, askotarikoak dira auzolanaren lurrak eta Euskal Herria zuzenean eraikitzen duten ekinbideak.
Bideoa ikusi

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 978-84-1360-643-9
  • Sailkapena: Historia eta geografia