GERE - 23.556
Gereñu, Iñaki
10€
- Diskoetxea: Bidean Produkzioak
- Kokapena azokan: Musikaren plaza 078
Deskripzioa
GĒRE Iñaki Gereñu (Peachy Joke) eta Lander Zalakain (Belako) musikariek osatutako proiektua da.
23.556 GĒREren lehen diskoa da. Synthwavea, French toucha eta elektronika malenkoniatsua uztartzen ditu, sintetizadore analogiko eta digitalen, gitarren eta ahots prozesatuen bidez.
Bere unibertsoak Stranger Things, Drive, Blade Runner eta Tron bezalako
erreferentzien aztarna dauka: gaua, neoi-argiak, teknologia eta nostalgia.
Hamar kantuz osatutako lanak iraganeko soinuen nostalgia gaur egungo begirada batekin berreraikitzen du. Zuzenekoetan, soinua eta eszenaratzea esperientzia murgiltzaile eta dantzagarri bihurtzen dira, publikoa beste atmosfera batera eramanez.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- Euskarria: CD eta biniloa
- Sailkapena: Elektronikoa