Mariren Tarot Mitologikoa Antzinako elezaharren jokoa
De la Vega Salinas, Beatriz / García Agirre, Irantzu
40€
- Argitaletxea: Autoedizioa
- Kokapena azokan: Artekale 058-060
Deskripzioa
Proiektu hau denborarekin landutako lana da, su motelean, izan ere guretako funtsezkoak diren gaiak uztartzen ditu, hala nola Euskal Herriko historia, bereziki Sakanako Burunda bailarakoa, Euskal Mitologia eta Tarota.Maritxu Erlanz de Guler autorearen Euskal Tarot Mitico Vasco-Euskal Tarot Mitikoak eragindako inspiraziotik sortu zen. Emakume honek ahalmen apartak eta jakinduria handia zituen, eta aintzindaria izan zen besteak beste euskal pertsonaia mitologikoak Marseillako Tarotaren arkano nagusiekin uztartzen.Gure lana liburu ilustratu batez eta Tarotaren karta-sortaz osaturik dago. Bi elementuak elkarrekin edo bereizita sal daitezke, alde batetik liburuak jolasaren zentzua azaltzeaz aparte balio historiko zabala biltzen baitu, eta karta-sorta bestetik, ohiko karta-sortaren moduan erabil daitekeelako.
Gure helburua esploraziorako bide bat eskaintzea da, gure kulturaren baitan garatzen den eraldaketa psikologiko eta espiritualerako bidea. Kultura honek mendeen joan etorriarekin esperientzia metatu du eta hainbat pertsona jantziren ahaleginari eta dedikazioari esker guregana iritsi da.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- Euskarria: Tarot (liburua eta kartak)
- Sailkapena: Jolasak
Jolasak gehiago
Bakarrak unique in the world
Alhambra Sánchez, Roberto
14,95€
BERRIAren denborapasak 1
Berria
9,5€
BERRIAren denborapasak 2
Berria
9,5€
BOOOMBA, karta-joko leherkorrena! Bildu beharrezkoak diren kartak zure lehergailuak eztanda egin aurretik gainontzeko jokalariak izorratu bitartean… eta prest zaudenean gogoratu BOOOMBA oihukatzen!
Pérez, Patricia
16€
Data-Zarta: Bertsolariak
Aiartzaguena Brabo, Eñaut
15€