Mendiaren deia
Donati, Sara / Pochelu, Joana
18€
- Kokapena azokan: Artekale 050
Deskripzioa
Bihotza motxila bezain pizu duela, Agatak etxea eta aita uzten ditu mendiko udaleku batera joateko. Behin han dela, gogoa ilun, bazter batean bakarrik gertatzen da. Kanpalekutik urrundu eta bere hiritar bizimodutik urrun dagoen ingurune batean galtzen da. Gorabehera batzuren ondotik, mendia bera agertzen zaio. Seinale horrek Agata izadia beste begirada batez so egitera bultzatzen du, harekin adiskidetzera, eta hark eskaintzen dizkion gauza ttipi eta handiak estimatzera.
Bere mundua uztea, talde baten baitan bere tokia aurkitzea eta arrotza zaion ingurune bat ezagutzen ikastea dira Sara Donatiren album honetako protagonista ttipiak gainditu behar dituen erronkak. Idazle eta ilustratzaileak izadia benetako pertsonaia bihurtzen du. Eraldaketa istorio bat da, naturari gorazarre egiten diona, izadiarekin lotu eta askatasun bidearen irekitzea kontatzen duen istorioa.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-2-9598107-6-3
- Haur eta gazte literatura : 3-6 urte