Erraz Irakurri 5. koadernoa

Erraz Irakurri 5. koadernoa

Aizpurua Iraola, Nerea / Ugarte Suaret, Lina

14,9€

  • Argitaletxea: Ibaizabal
  • Kokapena azokan: Artekale 001-008

Deskripzioa

Sei koadernoko bilduma hau irakurtzen ikasten ari diren haur guztientzat da. Baita irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituztenentzat ere: ohitura falta dutelako, desgaitasun edo nahasmen bat dutelako edo euskara bere ohiko hizkuntza ez delako.

Zer eskaintzen dute?
  • Koadernoetan, IRAKURKETA ERRAZA (IE) formatuari jarraitzen zaio. Horretarako, hizkuntza, edukia eta forma arreta handiz zaindu dira.
  • Koaderno bakoitzean, haur bat da protagonista, eta hari buruzko istorioak hainbat pasartetan kontatzen dira, marrazkiez lagunduta.
  • Pasarteen eta jardueren bidez, hainbat gai lantzen dira: emozioak, euskal gaiak, gatazkak bideratzea, gaitasunak…
  • Hizkuntza konpetentziei dagokienez, hauek jorratzen dira: irakurketa eta ulermena, hiztegia, ahozko adierazpena, sormena…
  • Irakurgaiak edonon eta edonoiz irakur daitezke: ikasgelan, etxean, parkean, liburutegian…

Astiro eta eztiro, irakurri erraz, eta gozatu.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 978-84-1370-746-4
  • Bilduma: Astiro eta eztiro koadernoak - Erraz Irakurri
  • Ikas materiala : Testu liburuak