Txoriei begiratzen zien gizonari begiratzen zion emakumea
Zubizarreta, Patxi
21,5€
- Argitaletxea: Alberdania
- Kokapena azokan: Barrenkale 049-053
Deskripzioa
“Bastianek gero eta argiago zuen bizitza, funtsean, halako nabigazioa zela, portu, amodio
eta denborale segida bat”. Kargaontzi bateko kapitaina da nobela honetako protagonista. Eta zerbait erremediorik gabe aldatuko zaio itsasontzian ezkutuka sartu den Tadeuri bizitza salbatuko dionean: nor da portugesez mintzo den polizoi hori? Zerk eraman du suizidatzen saiatzera? Kapitainak Crista emaztearekin partekatzen duen etxean aterpe emango dio, Graciosenean, aspalditik zeukan asmo bat gauzatzeko: etxaldeko lurretan anakoreta bat –ermitau moduko bat– edukitzea.
Geruza ugariko nobela duzu Patxi Zubizarretaren lan berriena, idazkera pausatu eta liriko batekin itsasoaren, oroimenaren eta bidegurutze sentimentalen arteko lotura ederra egiten duena.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-84-9868-954-9
- Bilduma: Narrazioa saila
- Literatura : Narratiba (eleberriak eta ipuinak)