La Soledad y sus ríos

La Soledad y sus ríos

García de Guilarte, Cecilia

19,5€

  • Argitaletxea: Berez Haziku
  • Kokapena azokan: Goienkale 045

Deskripzioa

Espainiako gerra zibilaren ondoren erbesteratuak, Karle eta bere familia Michoacanen (Mexiko) bizi dira eta bertan nekazari gisa lan egin eta lur-jabe anker baten etxaldearen lurrak (La Soledad) kudeatu behar dituzte, Jabearen eskaerak betetzea gero eta zailagoa izango da Karlentzako eta bere familiarentzako, Karle eta bere senarra etxaldearen kudeatzaileak dira eta jabearekiko duten obedientzia eta Indiarekiko eta haien familiekiko duten sinpatia ezin dute batera egin. 

"La Soledad y sus ríos" eleberrian eta erbestearen trilogiaren gainontzeko beste eleberrietan ere, euskal erbesteratuek Euskal Herriarekiko eta han geratu zirenekiko erlazio konplexua eta nostalgikoa islatzen du Ceciliak, beraz erbesteko istorio bat da baina aldi berean borroka soziala eta espirituala ere islatzen da, idazleak modu gordinean azaltzen duena aldi berean indar poetiko miresgarriarekin, non protagonistaren egoera emozionalak natura txundigarriaren eta Michoacaneko paisaia bikainaren elementuen bidez ongi islatzen ditu. Bai eleberri honetan, bai ia bere obra osoan, Cecilia G. de Guilartek emakumeak indar dinamizatzaile eta bitartekaria izan behar zuela aldarrikatu zuen, basakeria, arrazakeria, esplotazio eta deserrotze testuinguruetan. Justizia sozialaren aldeko borrokan, sororitatearen balioa azpimarratzen du behin eta berriz, eta, hala eta guztiz ere, itxaropenerako leiho bat irekitzen du beti bere lanetan. 

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 9788412738872
  • Bilduma: Trilogía del exilio
  • Euskarria: Liburua
  • Literatura : Narratiba (eleberriak eta ipuinak)