Triku eta Kiñu
Astiz, Iñigo / Eibar, Eider
12€
- Argitaletxea: Pamiela
- Kokapena azokan: Barrenkale 054-061
Deskripzioa
Zer zabiltza, Triku? galdetu zion Kiñok.
Tantak kontatzen erantzun zion Trikuk, gabardina aztertzeari utzi gabe.
Eta zertarako kontatzen dituzu gabardinako tantak? jakin nahi izan zuen Kiñok.
Ba, ea benetan euri asko egin duen jakiteko. Zertarako bestela?
Triku dantzaldi batera gonbidatu dute, baina ez daki dantzatzen, eta oso kezkatuta dabil horregatik. Laguntzeko, Kiñok entsegu moduko bat antolatzen dio etxean, baina pixkanaka lagunak gerturatzen hasiko dira, eta, oharkabean, benetako dantzaldi bat bilakatuko zaie festa azkenerako. Trikuren lehen dantzaldia, hain zuzen ere.
Kiñok etxe ondoko bidegurutzea maite du. Han agurtu ditu hirira doazen saguak, zingirara doan igela, baita ahate haztegitik ihesi doan ahate bat ere. Kartelak ere jarri ditu bide bakoitzaren norabidea argitzeko, eta halaxe egin du eguna poztuko dion deskubrimendua: mundu osora hel daiteke bidegurutze horretatik, eta, era berean, mundu osotik heldu daiteke bidegurutze horretara. Mundu osoa dute,eta hori zortea, etxetik metro gutxira!
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-84-9172-476-6
- Haur eta gazte literatura : 8-10 urte
Haur eta gazte literatura gehiago
Alex eta hankabikoen basoa
Otegi Aranburu, Itziar
18€
Esadazu nola egiten duzun hegan
Wittner, Laura
17,5€
Galtzagorriak
Larreategui, Yolanda
13€
Gizajo baten egunkaria Pardelak gainezka
Kinney, Jeff
16,5€
Gurpildun etxearen kasua
García-Rojo, Patricia
11,95€