Oñatiko esamoldiak karta-jokoa
Oñatiko Udala / Badihardugu Euskara Elkartea
Argitaletxea: Badihardugu Euskara Elkartea ; Oñatiko Udala
Kokapena azokan: Artekale 062
10 €
Urtea: 2025
Euskarria: Mahai-jokoa
Deskripzioa
Oñatiko esamoldeen karta-jokoa da, oñatiera modu jostagarrian lantzeko aukera ematen duena. 42 karta erakargarri eta koloretsu ditu, eta horietan 42 esamolde batzen dira. Jokatzeko bi modu daude: koloreka eta zenbakika. Karta bakoitzean, azalpena eta adibideak datoz, eta baita esamoldeari buruzko galdera bat ere; karta lortzeko, ezinbestekoa da galderari zuzen erantzutea.Transmisioa helburu. Familian eta lagunartean jokatzeko balio du; jolastuz eta momentu atsegin bat pasatuz, Oñatiko esamoldeak ezagutzeko eta erabiltzeko aukera ematen du.Badihardugu euskara elkarteko Idoia Etxeberria arduratu da karta-jokoaren edukia prestatzeaz, eta Mirari Sagarzazu marrazkilaria, berriz, irudiak sortzeaz eta karten diseinuaz.





