Dendako bilatzaile aurreratua

Geldi gu eta dena huts

Argazki bat behelainoan

Diskoetxea: Bonberenea Ekintzak

Kokapena azokan: Musikaren plaza 039, 040

10 €


Urtea: 2025
Euskarria: CD
Deskripzioa
Demagun berandu dela, etxeak itxiak eta hutsik daudela, margoa lehortu dela. Demagun biharko eguna gaurkoegun bera izango dela. Demagun, kontraesanak kontraesan, libre garela.“Geldi Gu Eta Dena Huts” izena du Argazki Bat Behelainoan (ABB) taldearen lan berriak. Bost pistako EPa dugu, hogei minutuko luzera duena. Bonberenea Ekintzak zigiluak argitaratua eta Karlos Osinagak grabatua, “Segurtasun Eza” (2023) lehen lan luzea bezala. Era berean, orduan bezala orain ere, Arkaitz Artola Arnaiz (AAA) dugu musikagile, baita musikari nagusia ere, baina izan dira zenbait kolaborazio ere; musikan laguntzaile handiena Iker Vazquez (Pelax, Neu Troia…) izan da baterian, aurreko diskan eta zuzenekoetan ere aritu zena, Huts abestian North Asuna eta Urtzi Aizpuru izan ditu saxo eta tronboian hurrenez hurren. Hitzetan, aldiz, Mikel Peruarena Ansa (Faborez), Jon Markel Ormazabal Gaztañaga (Lo daude) eta Ion Olano Carlos (Huts) izan ditu lanbrokide.

Antzeko produktua

Udako aferak
Musika

10€

Barrenak husten
Musika

10€

Amaiera
Musika

15€

Hil arte bizi
Musika

10€

Harramazka
Musika

10€

Zimeltzeaz
Musika

15€