Dendako bilatzaile aurreratua

Petti & Etxeko Uzta : XX ta bortz urte zuzenean

Petti & Etxeko uzta

Diskoetxea: Elkar

Kokapena azokan: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068

25 €


Urtea: 2025
ISBN: 8436007089328
Euskarria: LP
Deskripzioa
25 urte bete dira PETTI musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu zuela: “Amets bat”. Hamaika kantu indartsu, adierazkor, gordin eta hunkigarri biltzen zituen disko hura ibilbide luze eta emankor baten hazia izan zen. 13 disko bere izenean, hainbat eta hainbat kolaborazio, zuzenekoak formatu guztietan, hibridazioak… Eszenatokia bakarka ere aise betetzeko gai den arren, sarri berak sortutako Etxeko Uzta bandako kideez inguratu da: Joseba Irazoki, aurkezpenik ere ez du behar… (gitarra), Ruben Caballero (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria). Eskarmetu handiko musikariak! Hain zuzen, haiekin batera kontzertu berezi batzuk eman ditu bere ibilbideko kantu indartsu eta elektrikoenak grabatzeko asmoz. Lan-talde tekniko handia ibili da: Victor Sanchez (zuzeneko grabaketako teknikaria, eta estudioan kantuak nahastu eta masterizatu dituena), J.A. Areta Gonñi -Juxe- (argazkiak), Ander Merino (bideo grabaketetan), Ana Galarraga (koordinatzailea)… baita kolaboratzaileak ere: Estitxu Pinatxo eta Janus Lester (koroak zuzenekoetan). Musikaren zirrara eta ahots baten dardara zure gorputz barrenera, zuzen-zuzenean, azken 25 urteko ibilbidea zuzeneko grabaketa hauetan islatu nahi dugu. Pettiren ahotsaren indarra eta bandaren boterea. Hiru kontzertu grabatu ditugu (Ataun, Bera, Hondaribia). Martxoan estudioan entzunaldiak antolatu genituen eta Hondarribian grabatutakoa izan da argitaratzeko hautatu duguna. Martxoan bertan edizioekin eta nahasketetin hasi ginen eta orain, hemen horren emaitza duzue. Ospakizun elektriko eta indartsu, Pettiren ibilbideko kantu rokeroenak zuzenean! 

Antzeko produktua

Bidean
Musika

5€

Ez banaiz
Musika

12€

Arrakala
Musika

15€

Etxea
Musika

20€

Etxea
Musika

10€