Dendako bilatzaile aurreratua

Nor

Goikoetxea Asurabarrena, Irati

Argitaletxea: 1545 argitaletxea

20 €


Urtea: 2023
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Bereziki nerabeei zuzendutako eta, besteak beste, nortasuna, aniztasuna edo elkarbizitza ardatz dituen eleberri ilustratua da Nor. Erantzunak baino, galderak eskaini nahi dizkiguna. Gure begiradari begira jarriko gaituena. 

–Sarak mutila izan nahi du –bota du braustakoan
Oihanek. Hitza jan diote ia elkarri.
–Zer?
–Sarak mutila izan nahi duela.
–Ze Sara?
–Gure gelakoa.
–Mutila izan nahi duela?
–Amaiak esan dio Loreri. Eta nik entzun.
–Sarak mutila izan nahi duela?
–Bai.
–Zelatan zenbiltzan? Besteen mukiak jaten, ala?
–Ez, nahi gabe entzun diet.
–A ze txorakeria!
–Ez dakit ba! 

Antzeko produktua