Dendako bilatzaile aurreratua

Irtenbideetan oinarritutako gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea : lanketarako tresnak

Vallejo Cuñado, Jose / Bizkarralagorra Bravo, Naia

Argitaletxea: Bidegintza

15 €


Urtea: 2023
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Erabiltzaileekin dituzun esku-hartze edo interakzioetan baliagarriagoa izateko beharra sentitu duzu inoiz? Helburuak lortzen lagunduko dizuten tresna berrien beharra zenuela pentsatu izan duzu? Zure erabiltzaileek egiten dituzten akatsen erantzule eta estresatuta sentitzen zara, eta sentsazio horrek ez dizu deskonektatzen uzten? Pertsona erdigunean jartzen duen ikuspegi baten bila zabiltza, dituen gaitasun, trebetasun eta hartzen dituen erabakien aurrean begirunea erakutsiz?

Eskuliburu honek erantzunak eman diezazkioke galdera hauei. Arlo desberdinetako profesionalek (Gizarte Hezkuntza, Gizarte Langintza, Eskola, Psikologia,...) hainbat estrategia eta teknika eta Irtenbideetan Oinarritutako Terapia Sistemiko Laburrean oinarritutako ikuspegi teorikoa aurki ditzaten pentsatuta dago. Material erraza eta praktikoa aurkituko duzu hemen, adibide askorekin, ereduan hasteko aukera emango dizuna. 

Antzeko produktua