Durangoko Azokak ateak itxi eta gero, euskal kulturaren plazak bizirik jarraituko du Euskal Herrian zehar, Zu non, han DA! ekimenaren bidez. Horrela, urtarrilaren 7ra arte, 132 liburu saltokitan Durangoko Azokako nobedadeak eskuratzeko aukera izango da, eta horietako 45 saltokitan euskarazko liburu aurkezpenak ere izango dira.