Julen ApellaPostal bat desertuan (Balea Zuria)

Aurkezpena

Lan honekin, Julen Apellak DK Poesia Sariaren 6. edizioa eskuratu du. 1998an Berrizen jaioa, Euskal Ikasketetan graduatua da, eta literaturaren inguruan burutu ditu ondorengo ikasketak. Gaur egun euskara irakasle gisa dihardu, eta literaturaren esparruan hauxe da argitaratzen duen lehen lana. Postal bat desertuan poema-bilduman ahots gazte baino sendo bat suma daiteke liburuaren atzetik, erreferentzia eta eragin ugari erakusten duena. Trebeki uztartzen ditu metaliteratura eta kritika soziala, hizkera landuz eta irudi iradokigarriak erabiliz, gogoetari bideak irekiz. Belaunaldi baten ahots gisa ere altxatzen da, baina aldarrikapena eta munduari modu kritikoan begiratzeko jarrera lirismoz lantzen du. Poema askotan bat egiten dute egunerokotasunaren ajeek eta paisaiak, eta liburuari osotasuna ematen dioten zenbait osagai baliatzen ditu: zapatak, oinak, bidea, hegoak, mugimendua, denbora, erlojuak… “Azalaren mapetan gutxi dira/libreak diren lurraldeak; lausoak dira/haien arteko mugak, eta nekeza/haien arteko bizikidetza. Mapen eraketa/mapen konponketa da. Eta artea da: mina da./Habitatutako lurralde bakoitza/mapa puskatzen duen/orbain bat delako”.

Abenduak 9

17:30 - 18:00

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola