FertxuLib

Fertxu IzquierdoEta gauetik, euria (Pamiela)

Aurkezpena

« Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Pablo Escobar narkoaren eta Frank Zappa musikariaren heriotzaren arteko lotura zein izan daitekeen ere ez daki [...]» Aspaldi deus argitaratu gabe dagoen Iruñeko Txantrea auzoko Fertxu Izquierdo idazleak ondu duen definitzen erraza ez den eleberria da, osagai ezberdin asko dituena. Gaia, funtsean, Iruñaldean, baina bereziki Txantrean, XX. mendeko azken bi hamarkadetan garatu zen giroa da. Horretan, amankomuneko zorua duten izaera ezberdineko gertakizunak (lantegi arazoak, greba, intsumisioa, errepresioa...), kontaera eta idazketa mota askotarikoak, exkurtso osagarriak, eta denari dagokion rock-punk kantu askoren oihartzunak. Garai eta giro baten argazki ezinago bizia, jantzia, kalekoa, ongi egituratua eta era berean eroa... Literatur testigantza eta sorkuntza bakana.

Abenduak 9

17:00 - 17:30

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola