![Loakezkutatzen](/media/1370/download/Loakezkutatzen.png?v=1)
Patxi ZubizarretaLoak ezkutatzen duena
![](/images/antolatzaileak/Ahotsenea.png)
Aurkezpena
Insomnioari buruzko erreportaje bat balitz bezala hasten da kontakizuna, baina handik laster detektibe-nobela bat bihurtzen da, bere misterio, jazarpen eta guzti, funtsean gure gizartearen diagnostiko gordina egiteko; horrekin batera, amodiozko eleberri baten kutsua hartzen du, bere zita, sedukzio eta maite-jolasekin. Eta hori dena, tonu jostalari, arin bezain dotore batean idatzia.