TRBTurbo retrobator

Kontzertua

TRB Euskal Herriko synthwave estilo elektronikoa egiten duen taldea da. Etxahun eta Oscarrek 2022an sortu zuten Zazkel taldearen ibilbidea bukatzearekin batera. 2023an Elektrik Haiz eta Baztan singleak kaleratu ostean, Apirilean bere lehen diskoa kaleratu dute, TURBO RETROBATOR. TRBren estiloa 80etako eta 70etako hamarkadetako pelikula, bideojoko eta konposatzaileen musikan oinarritzen da. Hala nola, Terminator, Blade Runner edo John Carpernterren pelikuletako soinu bandetan, edo Tangerine Dream, Giorgio Moroder eta Vangelisen sintetizadoreetan. Perkusio oinarri elektroniko markatu batekin laguntzen dituzte bere doinuak. Mikel Laboa eta Joxean Artzeren BAZTAN abestiaren bertsio elektroniko gaurkotua izan da TRBren azken singlearen gaia. Delirium Tremensen 1990eko bertsioaren ildotik, Euskal kantagintza berriaren zutabe nagusietako baten doinuak erritmo bizi eta dantzagarrietara ekarri dituzte, euskal eszenari ekarpen berri bat egiteko asmoz.

Abenduak 9

12:10 - 12:40

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi