Egungo euskal albumaEHUko argitalpen zerbitzua

Aurkezpena

Parte hartuko dute: Karla Fernandez de Gamboa Vázquez, Xabier Etxaniz eta Elisabete Alberdi

Liburu honen bidez irakurlea albumen mundura hurbiltzea nahi dugu; liburu ilustratutik albumera dagoen eboluzioa ikusi, albumen lanketan dauden faktoreen berri izan eta haur txikien artean, baina baita helduen artean ere gero eta presentzia handiago duen literatura mota honek dituen ezaugarriak ezagutu. Horrez gain euskaraz azken hamarkadetan egon den iraultzaren nondik norakoa ikusi ahal izango da, kanpoko lanen itzulpenak nolako eragina izan duen euskal merkatuan eta euskarazko sorkuntzan, eta honek izan duen garapena. Horrez gain, hamabi libururen komentarioak egiten dira panoramika eta kritika arloan sakonduz.

Abenduak 9

17:00 - 17:30

Talaia – Landakogunea