TxominArtolaW

Txomin ArtolaEt incarnatus est

Solasaldia

Euskaldunon soinu-bandaren zati ezinbesteko dira Txomin Artolaren kantuak. Orain, Migel Zeberiok akuilatuta, liburu-disko eder honekin datorkigu Hondarribiarra.Kantuak hautatzea ez da lan erraza izan. Sartu diren hamalauak, ordea, nahitaez sartzekoak ziren, eta diskoa Artolaren ibilbide oparoaren isla egokia da.Txominek garrantzi handia heman die beti bere kantuen hitzei, eta gustuko poetengana jo izan du sarri, hitz bila: Fernando Artola Bordari aita, Walt Whitman, eta beste hainbatengana. Moldaketak goren mailako musikarien esku utzi ditu Zeberiok, eta Et Incarnatus Orkestra arduratu da dena gauzatzeaz, puntako musikari gonbidatuak lagun.Emaitzaren ederra ez dago hitzez adierazterik. Edertasun hori dastatzeko, diskoa entzutea besterik ez dago, gozamenean murgil eginda.Liburua euskaraz, gazteleraz, frantsezez eta ingelesez argitaratua dago.

Abenduak 4

19:00 - 19:30

Ahotsenea – Musika Eskola