Rectangle 73

Euskal mandalakOihane Amantegi Escribano eta Unai Gonzalez Martinez

Tailerra

Euskal Mandalak liburuan oinarritutako tailerra izango da. Lehenengo 25 minutuetan, Marik (Oihane) haurrei Euskal Herriko kulturaren mitologia eta ikonografiaren sarrera laburra egingo die. Honetan, liburuan aipatutako pertsonai eta sinbolo batzuk aurkeztu eta lauburua nola sortzen den erakutsiko zaie. Gero, haur bakoitzari koloreztatzeko lamina bat emango zaio eta hau margozteko 15 minutu izango dituzte. Saioa ixteko, azken 5 minutuetan, haurrei zer moduz egon diren galdetu eta bertaratutako guztiei eskerrak emango zaizkie.

Abenduak 9

16:00 - 16:45

Saguganbara – Elkartegia