49. Durangoko Azoka
Gonbidatutako herrialdea Okzitania izan zen. Besteak beste, ekitaldietan Euskal Herriak eta Okzitaniak historikoki izandako harremanak jorratu ziren, eta hizkuntza gutxituek interneteko baliabideak nola erabili ere aztertu zuten.
Argizaiola Anuntxi Arana antropologoak jaso zuen. Ipar Euskal Herriko mitologia aztertzeko lehen antropologoa izan zen Arana, eta bere ibilbidea aitortu nahi izan zion Gerediagak.
Egitarauari dagokionez, sortzaileek guneetarako proposamenak online egin ahal izan zituzten lehenengoz (Ahotseneako izen-emateaz aparte).
2015ean ospatuko zen 14. Korrikaren barruan, Durangoko Azoka izan zen omendua. Hori dela eta, ekitaldi berezia egin zen aurretiazko azokan.
Ediziorako kartela Marta Cárdenas margolariak sortu zuen.