48. Durangoko Azoka

Kultura edo herrialde gonbidatua Eskozia izan zen 48. Durangoko Azokan. Hango zenbait artistak parte hartu zuten, eta herrialdeak bizi zuen autodeterminazio eskubideari buruzko mahai-ingurua ere garatu zen azokan.

Argizaiola Saria William A. Douglass antropologo amerikarrarentzat izan zen. Euskaldunek Amerikan eta Australian izandako presentzia ikertzen eginiko lanagatik egin zitzaion aitortza.

Guneetako egitaraua sendotuz joan zen, eta Irudienea Zugaza zineman egin zen lehenengoz.

Ediziorako irudia Itziar Okariz artistak landu zuen. Virginia Woolf idazlearen 'Gela bat norberarena' obran oinarritutako lana izan zen.

21624499424_1b24e8705b_k