3. Durangoko Azoka

1967an ezin izan zuten azoka antolatu, Andra Mariko elizpean konponketa-lanak egiten zebiltzalako. Horregatik, 1968an berrartu zuten azokaren egitasmoa. Azaroaren 1etik 3ra ospaturiko azoka hartan, argitaletxe eta erakundeetako parte-hartzaileak 28 saltokitan banatu ziren. Barrikuntza bat ekarri zuen antolakuntzzak: Gerediaga Saria euskal liburuarentzat. 

Saridunak.
  . Euskeraz. “Egunetik egunera orduan gurpilean” (Xabier Lete)
  . Erderaz. “Analisis de la economia vizcaina 1968-1971” (Bilboko Merkatal, Industri eta Nabigazinorako Ganbara).

Mañarian Evaristo Bustintza Kirikiño idazlearen omenez oroitarria inaugurratu zen.

Azokaren hitzordua aprobetxatuz, Euskaltzaindia Astolako etxean elkartu zen. Urte honetan “Urre Ezteiak” ospatu zituen. Jose Luis Lizundia euskaltzainaren esanetan, Akademia eratzeko asmoa Durangon sortu zen 1886an, “Euskerazko Jaialdietan” hain zuzen ere. Azokaren itxieran ere efemeride hori hartu zuten kontuan.

Dokumentua: 1968ko egitaraua
1968-3durangokoazoka-lb001