1. Durangoko Azoka
Andra Mariko elizpean antolatu zuten I. Euskal Liburu eta Diskoen Azoka, Domu Santu egunaren bueltan. 25 editoreren lanak 18 standetan aurkeztu ziren. Lehen egunean, baserritarren merkatua egin zan goizez eta ostean, 2-3 ordutan egin zan arratsaldeko inaugurazinorako muntaia guztia. Azokak ustekabeko arrakasta lortu zuen.
Diskorik salduena Cinsa argitaletxeko Jose Luis Garayren Concierto de txistu izan zen. Bestalde, Sociologia y Pastoral de una Diocesis Arabako liburuak aipamen berezia jaso zuen.
Azokaz gain, bestelako ekitaldi kulturalak ere antolatu ziren: dantza-erakustaldiak, zinema-proiekzioak, erakusketa bibliografikoa eta abar.
Azoka iragartzeko lehen kartela Andreu Uriarte artista durangarrak sortu zuen, eta horren zenbait bertsio erabili ziren 1971ra arteko edizioetan.