Abenduaren 4tik 8ra egongo da zabalik.
Durangoko Azokako partehartzaile guztien produktuak bilduko ditu: Aurten argitaratutakoak nahiz beste urteetako liburu eta diskoak.
Guztiak eskuragarri izango dituzu klik batean.
Produktuen artean kuxkuxeatu eta gustokoenak aukeratu ahal izango dituzu, ondoren erosi eta etxean jasoko dituzu. Erraz eta eroso.
Bizi dugun osasun larrialdi honek kultur sektorean izan duen eraginaren jakitun gara. Durangoko Azoka erakuslehio eta salgune garrantzitsua da, izaten jarraituko du eta erronka berri honi gogotsu heldu diogu.
Arrakasta izateko, zu baino ez zara falta. Ipini zure ale birtuala. Euskal kulturaren ekosistemak bizia hartzeko zure TAU PA DA! ere beharrezkoa DA!