Durangoko Azokak jarraipena izango du Euskal Herriko 149 liburudendatan

2021/12/08

Durangoko Azokak jarraipena izango du Euskal Herriko 149 liburudendatan

"Zu non, han DA!" egitasmoari esker, Azokako  kulturzaleek Azokako sormen lanak eskuratzeko aukera izango dute 

Gaurtik aurrera, Euskal Herriko 149 liburudenda eta saltokitan Azokako kultur nobedadeak eskuratu ahal izango dira, urtarrilaren 6ra arte. Zerrenda osoa eta bakoitzaren informazioa HEMEN kontsulta daiteke.