Ordu txikitako saioak
Laja
19,95€
- Discográfica: Elkar
- Ubicación en la feria: Musikaren plaza 059-065, Artekale 075-083,
Descripción
Disko honetan diren 40 piezak (2CD), Lajak berak, baserriaren azpiko gelatxo batean, bakarrik, orduak eta desorduak igarota, kasetetan grabatu zituen saioetatik aukeratuta daude. Erromerietako prestakuntzaren ahaleginean bakardadean jasotako erregistroen laburpena, beraz. Bakardadean izaten ditugu, bada, erronkarik lehiatsuenak, halaxe saiatzen eta trebatzen da sortzailea, tresnaren eta konposizioaren ertzak leuntzeko saiakera amaigabean. Sorkuntzaren hazia bakardadean ereiten baita. Dantza solte zein arrimaturako doinuak aurkitzen dira bertan, Lajari plazan jotzea gustatzen zitzaion bezala. Erromerietan jendea alai eta dantzan ikustea izaten baitzen berarentzat saririk handiena. Haren etorriaren distira eta berezko sena islatzen ditu lan honek, herentzian utzi digun ondarea. Etxeko txoko ezkutuan grabatutako pieza hauek dokumentu eta artxibo ezin interesgarriagoa izateaz gain, fresko bezain gozagarri suertatzen dira, eta duten kalitate interpretatiboak, herri-musikaren unibertso osoarentzat pitzadurarik gabeko eredu bilakatzen ditu. Honako disko hau haren inspirazioaren ospakizuna da. Laja zenari, errepresentatzen zuenari eta, era zabalago batean, euskal gizartearen bihotzeraino herri-musikari bidea argitu dioten maisu orori errekonozimendu xumea eskaintzeko asmotan ekoiztu baita. (Anjel Valdés)
Más información
- Año: 2026
- ISBN: 8436007089908
- Sailkapena: Folklore, música vasca