Buscador avanzado de la tienda

Esne bidea

Esne Beltza

12 €


Año: 2023
ISBN: 8447053012390
Euskarria: CD
Descripción
Esne Bidea deitzen da gure azken lana, keinu eginaz gure izenari, gure sorrerari, esnea ez da beltza, eta Esne Bidea ez da esnez osatutako bidea, izarrez osatutako espiral bat da, kiribilean, biribil handi bat, hasiera eta bukaerako puntarik ez duena. Espiral horren barnean bizi gara gu, gure pozekin, gure tristeziekin, eusten diegu gure ideiei, eta hedatu egiten gara, zabaldu. Gure Galaxia ederrari deitzen zaio Esne Bidea, eta bertan dago gure Eguzki sistema, horixe irudikatu nahi izan dugu, gure musikari lagunak gertu, miresten ditugunak, distira daukatenak, ezezagun zirenak eta lagun bihurtu ditugunak, konstelazio oso bat da musika, pentsamendua astintzen duena, bizitza sortzen duena, maitasuna. Disko forma du Esne Bide horrek, ez da Galaxia homogeneoa, hor du bere aberastasuna, horretan sinesten dugu guk; ezin ahaztu erdigune ahaltsu bat duela, Erdigune Galaktikoa deitzen duguna, eta hori, guretzat, Esne Beltza familia da.

Modu askotara deitu dute Esne Bidea, greziarrek mitologiarekin lotuz, Galileo bezalako astronomoek zientziarekin, ibaia da arabiarrentzat, txinatarrentzat ere bai, zilar ibaia... eta guretzat duela 300 urte Manuel Larramendik idatzi zuen lehen aldiz Esnabidea. Gure hizkuntza besteen parean agertu dugu, nahasi, elkartu, euskaraz aritu gara munduan zehar, Galaxia berean. Herri zahar bat historiaren besoetan, iraganari eutsiz, eraberrituz, etorkizunerantz begira, beti. Esne Bidea izan da Gure Dantzalekua, Eskua altxa dugu Behin eta Berriz esateko hemen izan, ala, Parnaso Mendian, olerkarien aberrian, poliziaren basakeriak salatuko ditugula eta herria babestuko dugula beti, herria garelako gu ere, hori da ibili nahi dugun Bidea, espiral formakoa, gure baikortasuna eta alaitasuna bezala.

Productos similares