Nola sortu dokumental bat. Ikasle Goiza Irudienea 2025. Tailerra.

En Irudienea, sala pequeña (Cine Zugaza)

Dos sesiones :
10:30-11:30
11:45-12:45

Nivel: ESO 1º y 2º

Tailer teoriko-praktiko honetan dokumentalgintzaren oinarriak eta ikus- entzunezko narrazioa landuko dira, fikzio dramatikoaren eta akziozko fikzioaren elementuak (planoak, argiztapena, girotzea, elipsiak, flashbackak...) dokumentaletan nola txertatu aztertuz. Parte-hartzaileek dokumental motak (errealista, dokurealitya, fikzionatua) ezagutuko dituzte, baita dokumentazio prozesua, gidoiaren diseinua eta grabaketaren antolaketa ere. Helburuak
zehaztetik hasita, aurrelanketa, grabaketa eta muntaiaren faseraino egingo da ibilbidea, ikus-entzunezko testigantzak eta irudiak uztartzeko teknikak jorratuz. Edukia irudien bidez osatuko da, eta adibide praktikoak erabiliko dira ikuspegi errealetik ikasteko.


Gainera, ikasleek dokumental bat egiteko behar den materiala eta horren muntaketa nola egiten den gertutik ezagutzeko aukera izango dute, prozesuaren atzeko eta aurreko oinarriak gertuagotik ezagutu eta teknikak praktikan ikusteko.


Finean, tailerrean, azalpen praktiko baten bidez, ikasleek sorkuntza-prozesuaren nondik norakoak lehen pertsonan eta gertutik ezagutzeko aukera izango dute, horrek haien motibazioa piztu eta ikus-entzunezko narrazioaren sortzaile aktibo gisa parte hartzeko sentsibilizazioa eskainiz.