AIZU! Aldizkaria

Salón principal

Única sesión
12:15

Para el profesorado

AIZU! aldizkariaren 0 zenbakia Durangoko Azokan aurkeztu zen, 1981ean. Ibilbide luze honetan 501 zenbaki argitaratuta helduko da aurtengo ediziora, orduko xedea inoiz ahaztu gabe: euskalduntze prozesuan bidelagun izatea euskara ikasten dabilen ororentzat. Beste jauzi bat emango du orain: paperezko aldizkariak formatua eta itxura aldatzeaz gain, irakurleek eta euskara irakasleek eskuragarri izango dituzte, www.aizu.eus atarian, AEKko didaktikariek prestatutako atazak eta lanketak. Gure hizkuntza ikasteko baliabide berri horiek aurkeztera gatoz.