Abenduaren 4ko goizean ikasleei zuzendutako tailerrak eta ekitaldiak egongo dira Durangoko Azokan. Gunez gune, diziplina anitzeko eskaintza zabala izango da.
Gehiago ikusiIkasle Goiza
Abenduaren 4an hasiko da Durangoko Azoka, ikasleei eskainitako egitarauarekin. Hainbat tailer egongo dira goiz horretan, ume eta gazteak euskal kulturan murgildu daitezen. Gainera, ikastetxeetan bertan lantzeko moduko unitatea ere badago eskura.
61. Durangoko Azoka
Abenduaren 4tik 8ra
Ikastetxeetan lantzeko unitate didaktiko malgua. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratuta egon arren, zenbait jarduera LH 5. eta 6. mailetako ikasleekin ere lantzeko modukoak dira.
Informazio gehiagoMusika proiektuak eta haurrentzako ikuskizunak eskaintzen dituzten sektoreko sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko topaketa izango da.
Informazio gehiagoDurangoko Azokan erakusmahaia ipintzeko interesa dutenentzat beharrezkoa den informazio guztia. Eskaerak, deialdiak, produktuen onarpenak... egiteko baliabideak.
Eman izena
Bideoteka
Iazko bideoak ikusgai: Ahotseneako zuzenekoak, eguneko kronikak, elkarrizketak, erreportajeak…
Albisteak
Durangoko Azokak unitate didaktiko bat sortu du euskal kultura Euskal Herriko ikasgeletara eramateko
Ikastolen Elkartearen laguntzarekin eta elkarlanarekin sortutako unitate didaktikoa 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta, Durangoko Azoka abiapuntu hartuta, euskal kulturan murgiltzeko ibilbidea eskaintzen du. Zenbait jarduera LH 5. eta 6. mailetako ikasleekin ere lantzeko modukoak dira.
Eguna
2026-10-14
Sortzaileek Durangoko Azokako egitaraua osatzeko proposamenak egin ahalko dituzte gaurtik aurrera
Urriaren 5era bitartean aurkeztu ahal izango dira webguneko egitarauko proposamenak eta beste hiru izen-emate ere ireki dira: Zu Non Han DA! egitasmorako, DA! PRO topaketarako eta Ikasle Goizerako.
Eguna
2026-09-14
Irailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira Durangoko Azokako Sormen Bekarako proposamenak
Aurtengo deialdia musika proiektu bati zuzenduta dago, eta 15.000 euroko dirulaguntza izango du
Eguna
2026-09-10