Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten SORMEN BEKA DA egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango dira kontuan: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Baina, deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko da oinarritzat.

sormen beka beltza ggg

2018an, literatura izango da oinarri ( edozein generotakoa).

Norentzat:

  • Sortzaile berrientzat (Hiru lan baino gutxiago argitaratu edo plazaratu dituena).
  • 18 urtetik gora.
  • Banaka zein taldeka.

Bekaren zenbatekoa:

  • 15.000€
  • Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea

  • 2018ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

  • Proposamenak eta dokumentazio osagarria posta elektronikoz bidaliko dira Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbibera.
  • Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk:
    • Eskaera formularioa
    • Sortzailearan curriculuma eta portfolioa
    • Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)
    • Literatur lanaren lagina

Balorazio irizpideak:

  • Proiektuaren kalitatea eta gaiaren tratamenduak sor dezakeen interesa (%45)
  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna (%20)
  • Proiektuaren hedatze ahalmena (%15)
  • Kontuan hartuko dira zenbateraino sustatzen diren kultur artekotasuna, genero-berdintasuna, integrazioa, diziplinarteko izaera eta komunikazio teknologien erabilera (%10)
  • Aurrez aurreko proiektuaren defentsa (%10)

Ebazpen prozedura:

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 53. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du irabazleak lana burutu eta 2019ko Durangoko Azokan (54.DA) aurkezteko.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn