Dendako bilatzaile aurreratua

AAZTIYEN

Zetak

Diskoetxea: Panda Artist

14.95 €


Urtea: 2023
Euskarria: CD
Deskripzioa
AAZTIYENLikidoak ez bagara, ez gara izango.
AAZTIYEN-ek emozioak eta tradizioa jorratzen ditu eszeptizismoaren ikuspegitik. Ez omen dira emozioak jaiotzetik dakarkigun zerbait. Tradizioarekin, gauza bera gertatzen da.  Lan hau, bizi garen erregimen emozionalean zehar doan bidai bat da. Albumeko pieza bakoitzak emozio bat lantzen du, eta bertan entzun daitezkeen ahots ezberdinak geure emozioetan eragina duten barne zein kanpo ahotsen errepresentazioak dira. Zentsura, autozentsura eta presio soziala etengabeko talkan aurkituko ditugu gizakion senarekin. Soinu identitateari dagokionez,, AAZTIYEN galaz jantzi dugu. ZETAK-en lehen aldiz alboka, pandero eta irrintziei kokapen pribilegiatu bat eskeini diegu. Elementu tradizional euskaldun hauek erabili eta lotsagabekeriaz prostituitzen ditu AAZTIYEN-ek. Izan ere, euskaldunak al dira? Noiztik dira gure tradizioaren parte? Arbizuko euskalkian, Nafarroako iparraldean kokatuta dagoen eta ZETAK-en sorterria den herrian, AAZTIYEN-ek “duela gutxi” esan nahi du. Zenbat denbora behar du zerbaitek “gure” bilakatzeko? Gure tradizio eta emozioak oso aintzinakoak dira. Ala ez? 











Antzeko produktua