Kilikili, ipuin jostagarria 2
Zenbait egile / Valverde Tejedor, Mikel
Argitaletxea: Ikaselkar
Kokapena azokan: Artekale 067
14 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-18978-63-0
Bilduma: Kilikili
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
KILI KILI ipuin jostagarriak 4-6 urte bitarteko haurrentzako koadernoak dira. Jolaserako ipuinak dira, edo, beste era batera esanda, ipuin baten harian giroturiko jolas eta denbora-pasak. Koaderno honek Xagu eta Katu ditu protagonistak. Xagu baserri eder batera iritsi da bizileku baten bila, baina etxeko katua izango du aurrez aurre, beti zelatan, harrapatu nahian. Orriz orri, haurra bi pertsonaien ika-mikaren lekuko izango da, eta, horrekin batera, testuinguru bakoitzean jolasak eta hainbat zeregin izango ditu: marraztu, koloreztatu, moztu eta itsatsi, bilatu, zenbatu, idatzi, loturak egin, labirintoen irteera bilatu… Ez da ohiko ariketa-koadernoa; haurrek istorioa marrazten eta osatzen dute, abenturaren protagonista bihurtuz.





