Ruper Ordorika : lurra ikutu barik
Ordorika, Ruper
Diskoetxea: Elkar
Kokapena azokan: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068
20 €
Urtea: 2025
ISBN: 8436007089595
Euskarria: LP
Deskripzioa
2024an “Bakarka bi” aurkeztu ondoren, lan berri bati ekin zion Ruperrek, Kenny Wollesen, Leo Abrahams eta kanpoko beste musikari batzuekin. Ezagunak zituen, lehen ere hainbat grabaziotan haiekin aritu delako. Lan horren emaitza “Lurra ikutu barik” da, poliki-poliki ondutako diskoa. Elkar estudioan grabatu da, Adunan, 2025eko lehen zatian, Víctor Sánchez mahaian zegoela. “Lurra ikutu barik” honek geruza eta ñabardura asko ditu, baina Ruperren disko bat da, bete-betean. Musikari handi baten lan berria.





