Dendako bilatzaile aurreratua

Katona

Mendizabal, Antxiñe

Argitaletxea: consonni

Kokapena azokan: Barrenkale 011, 012

19.5 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-194906-6-7
Bilduma: Munduaren sorlekua
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Eleberri liluragarri eta ahaltsu honek gotikoaren berrikuspena eskaintzen digu, euskal literaturak inoiz gutxitan bezalaKatona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere.Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Maitasunari buruz hitz egiten digu, eta maitasunaren kontakizunaz. Hartaz idazteko zailtasunaz dihardu, eta ahots propio baten bilaketaz, begirada patriarkaletik urrun, inolaz ere.Eremu lausoa esploratzen du, egunerokoaren eta fantasiazkoaren artean, kantu, olerki eta ipuinez osaturik, emakume desobeditzaileen hizkera baliatuta. Eta kristautasunaren eta euskal mitologiaren oihartzunak kordatzen ditu, mitikoa dena idealizatu gabe. Orriotan muga oro desegiten dira: munstroa ez da kanpoko etsaia, barne ispilua baizik –inor noizbait izana, norberak izan nahi ez duena edo izan litekeena.Prosa dotore, ahozkotasunaren musikaltasun eta irudimen bridagabearen bidetik, eleberri liluragarri eta ahaltsu honek gotikoaren berrikuspena eskaintzen digu, euskal literaturak inoiz gutxitan bezala, irakurketa gogoangarri eta ezinbesteko baten lerroetan barrena.

«Agerikoak ez diren pertsonaiez eta ahotsez betea, magikoa, poetikoa eta erabat limurtzailea». —Ainhoa Aldazabal 

«Idazleon ahuleziak, ezinak eta izuak agerian utzita, armiarmak sarean nola, hala biltzen du irakurlea mihise lihozkoan». —Idoia Garzes

«Mitoak eta errealitateak bat egiten duten istorio hau antzinako ezagutzaz beterik dago». —Amancay Gaztañaga

«Hitzen zehaztasuna eta lerro arteko poetika oreka harrigarrian jartzen dituen obra». —Oier Guillan

Antzeko produktua