Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza
Dalla Costa, Mariarosa / James, Selma / Federici, Silvia / Enparantza, Aiora
Argitaletxea: Katakrak
Kokapena azokan: Barrenkale 013-015
16 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-10316-19-5
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza emakumearen askapeneko funtsezko testuetako bat da. Feminismo autonomoaren partaide izan dira, besteak beste, Leopoldina Fortunati, Maria Mies feminista marxista eta, azken bi hamarkadetan bereziki, gurean hain irakurria izan den Silvia Federici. Den-denek erabili izan dituzte Marxen tresnak eta obra historiako eta gaur egungo gizarte-egitura patriarkalak aztertzeko.
Dalla Costa eta Jamesen feminismoaren korrontea da 1970eko hamarkadatik aurrera garatu zen feminismo antikapitalistaren ametako bat (Europako ultraezkerreko alderdi troskista eta maoistetatatik zetozen kideekin batera osatua).
Etxeko lanek ekoizpenean eta emakumeen gorputzetan duten tokia, etxekoandreena, abortua, klase askapenean emakumeen askapenak duen posizioa, feminismoan klaseak izan behar duena: historiako une zehatz batean idatzitako testu hauek erabateko egunerokotasuna dute, klasikoen potentzia.





