Dendako bilatzaile aurreratua

Irrikitan

Kilimak

Diskoetxea: Baga-Biga Musika Ideiak

Kokapena azokan: Musikaren plaza 056-060

10 €


Urtea: 2025
Euskarria: CD
Deskripzioa
Kilimak taldeak aldaketa nabarmen bat egin du “Irrikitan” bigarren diskoan. Taldeak bere burua definitu zuen estreinako diskoaren izenburuarekin: “Kilimak, Euskal Herriko runba”. Bai, batzuetan gertatu izan dira horrelakoak adierazteko zer dagoen edo zein musika estilo jorratzen den, horregatik erabili zuten izenburua. Baina Kilimak bigarren diskoan ez da horren runbazalea. Zortzi abesti ditu lanak eta bi baino ez daude runbari begira, eta hor datza aldaketa esanguratsuena. Ez da, ez, horren runbazalea. Kataluniar runbatik erritmo latindarretara egin du aldaketa, dominikar eta karibiarretara. “Irrikitan” diskoaren muina merengue doinuetara pasatu da, galtzeke, ordea, kantu eta kontzertuen funtsa. Jaia, festa, dantza eta algararen zoramenak dute oraindik taldearen izate kontzeptuala. Kantuek Dominikar Errepublikako meregue ukitu elektronikoekin nahasi dute, eta baita pop erraz, itsaskor eta dantzagarriarekin ere. Kilimak taldea aurrenetakoa izango zen runba euskaraz egin zuena. Orain ere esan daiteke, meregue-pop estiloa euskaraz jorratu duen aurrenekoetan egongo dela Kilimak. Diskoko abesti guztiak ferekak dira, jairako gonbidapen irekia, dantzarako proposamen txundigarria, festa ez dadin eurek jotzen duten bitartean amaitu. Eta irrika utziko digute berriro entzuteko diskoa, berriro euren kontzertura hurbiltzeko. Bai, Kilimak Karibera joan zaigu.

Antzeko produktua

Hemen
Musika

20€

Bidean
Musika

5€

Ez banaiz
Musika

12€

Arrakala
Musika

15€

Etxea
Musika

20€