Ez dago amor
Arima
Diskoetxea: Bonberenea Ekintzak
Kokapena azokan: Musikaren plaza 039, 040
20 €
Urtea: 2025
Euskarria: LP
Deskripzioa
“Ez dago amor” Arimaren laugarren lana da, Paule Bilbaok 2018an bakarka hasitako proiektu musikala, orduz geroztik disko bakoitzarekin hazten eta eraldatzen joan dena. Shoegaze eta post-rock atmosferikotik hurbilago dagoen soinu batek markatutako etapa baten ondoren, Arimak aldaketa nabarmen bat ematen du diska berri honekin lurralde industrial, zaratatsu eta ilunagoetara, non noisea, ambienta eta tentsio elektrikoa protagonista bihurtzen diren.
Paule Bilbaok konposatu eta idatzitako sei abestiz osaturiko LP hau, haustura artistikoko puntu bat da, hizkuntza zuzenagoa eta erraietakoa esploratuz.
Josu Gonzalezek, Gontzal Bilbaok eta Enrico Varagnolok parte hartu dute “Ez dago amor” diskaren grabazioan, zuzenekoetan aldiz, taldean aldaketak egongo dira.
Diskoa 2025eko udaberrian grabatu zen Bonberenean Karlos Osinagaren "Txap” gidaritzapean, ekoizpen, grabazio, nahasketa eta masterizazio lanak egiten. Gainera, diskak erreferentziazko bi zigilu batuko ditu: Bonberenea Ekintzak eta Aloud Music.
Lan honekin, Arimak atzean uzten du bere aurreko diskoen izaera etereoa eta melodikoa, lurralde askoz gordinago eta biziagoan murgiltzeko, eraldaketarako eta arrisku artistikorako gaitasuna berretsiz.