Dendako bilatzaile aurreratua

Mari Domingi eta Olentzeroren zaku magikoa

Odriozola, Ane

Argitaletxea: Lenbur

10 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-09-55641-0
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Haur literaturan Olentzerori buruzko liburu dexente daude baina Mari Domingiri buruzkoak oso gutxi, horregatik behar den lekua eman nahi izan diogu. Ane Odriozolak istorio zoragarria idatzi du, abentura bat, non haurren opariak arriskuan dauden…lortuko ote dute zaku magikoa konpontzea? Mari Dominginen jakindurua izango da arazoa konpontzen lagunduko duena. Ipuian Olentzero plantsatzen, josten eta bestelako lanetan arituko da, ez soilik ikatza egiten. Marrazkiak maitasun bereziz eginak daude, xehetasun guztiak zainduz. Gure ustez, haurrek marrazki nagusiei ez ezik, ilustrazio bakoitza apaintzen duten mila xehetasunei ere erreparatuko diete. Deigarria da kasu batzuetan Mari Domingik tatuaje bat izatea edo mugikorrarekin hitz egitea, baina pertsonaiak tradizioari eutsi arren, eguneratu egin dira. Ipuina, Olentzero joan zaigun doinuan, Nerea Elustondok jarritako bertsoekin amaitzen da. Modu honetan gurea den bertsolaritzaren kultura zabaltzen ere saiatu gara. Zalantzarik gabe, Legazpiko Olentzero eta Mari Domingiren jarduera erreferentea da euskal familientzat eta ipuin honek Legazpi, Burdinaren Harana, gure kultura eta tradizioa etxeko txikienei ezagutarazten lagunduko du.

Antzeko produktua