Dendako bilatzaile aurreratua

Artxipelagoa

Etxeberria, Martin / Etxeberria, Xabier / Sanvi, Alex

Argitaletxea: Elkar

19 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-1360-295-0
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
2103, kontinente gehienak ur azpian daude. Berotze globalak eta poloen urtzearen azelerazio bortitzak itsas mailaren igoera bizkorra eragin dute, ustekabean iritsitako Hiru Olatu Handien bidez. Tsunami honek, herrialde osoak ez ezik, domino efektu azkar batean telekomunikazioak, nekazaritza edo energia ekoizpena deuseztu ditu. Bizirik irautea lortu dutenek baliabide gutxiko eszenatoki berri eta zatikatu batean nabigatu behar dute. Garai ilunak, non Germaniar Konfederazioa edo Ipar Afrikako Liga bezalako potentzia berriak sortuko diren, ur azalean geratzen den Europa konkistatzeko prest. Jare, ezkutuko botereak dituen Euskal Artxipelagoko neska gaztea, oreka zaharrak hautsi eta aliantza berriak sortu nahian dabilen konplot arriskutsu batean murgilduko da ustekabean.

Antzeko produktua