Dendako bilatzaile aurreratua

Loak ezkutatzen duena

Zubizarreta Dorronsoro, Patxi

Argitaletxea: Elkar

21 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-1360-377-3
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Insomnioari buruzko erreportaje bat balitz bezala hasten da kontakizuna, baina handik laster detektibe-nobela bat bihurtzen da, bere misterio, jazarpen eta guzti, funtsean gure gizartearen diagnostiko gordina egiteko; horrekin batera, amodiozko eleberri baten kutsua hartzen du, bere zita, sedukzio eta maite-jolasekin. Eta hori dena, tonu jostalari, arin bezain dotore batean idatzia. Patxi Zubizarretak komedia xarmagarri bat ondu du liburu honetan, ohi duen moduan ipuinez, hitz-jokoz, hango eta hemengo erreferentziaz josiz bere narrazioa; Xerazade berri baten gisa, eskutik darama irakurlea paisaia elurtu batean, noizean behin ustekabe bat emanez. Hitz batez, kontalari ezin trebeago baten maisulana, Augustin Zubikarai sariaren merezient izandakoa.

Antzeko produktua