Dendako bilatzaile aurreratua

Nabar

Moxal

Diskoetxea: Forbidden Colours

15 €


Urtea: 2023
Euskarria: CD
Deskripzioa
MOXAL Hannot Mintegia musikari eta ekoizleak gidatuturiko proiektua da. Audience eta gero, bere proposamen berria besteek bizi izateko espazioa da. 

‘Nabar’ hirugarren lan luzea da. Aldi berean intimoa eta korala bezala agertzen zaigu diska hau, ‘Zaldikatu’ (FC, 2019) lehenego disko anitz eta partehartzailetik eta ‘arrebetxe’ (FC, 2020) bigarrengo sotil eta bakartitik edaten duena. 

Gauzak ez dira diruditena, eta Hannot Mintegiak kontzeptu horren aterpean sortu ditu bertako soinuak, hitzak eta errepresentazioak.
Diskoak konplexurik gabe nahasten du gure folk tradizioa kanpoko joerekin, hala nola, trip-hoparekin, elektronika abangoardistenarekin edota zinema-musikarekin. Sortutako soinudun collage artistiko hau, azken hamarkadako euskal pop-rock esperimentalaren erakusgarri gisa ere uler daiteke. Miren Narbaiza [MICE], Anari, Ainara LeGardon, Aitor Etxebarria edo Joseba B.Lenoir-en elkarlanak biltzen ditu beste batzuen artean.

Guztion bizitzetako azkenaldia erdibitu duen moduan zatitu zuen pandemiak proiektu hau ere. 2019an hasi eta lau urteren bueltan emaitza ezagutu dugu. Mundu nabarra da gurea. Argiak bere baitan iluna dena gordetzen du, edo alderantziz da? Errepresentazioak -iruditeriak-, berebiziko garrantzia hartzen du planteamenduan. Gauzak ez badira diruditena, zein irudik lagunduko digu hori onartzen? Laida Zaprek (@xerra_estudioa) bide bat egin du agertu nahi ez duenaren irudi hori azalarazteko. Berak sortu du diskoaren azala, eta baita leku bat jantzi, agertu nahi ez duen hori bertan izateko ikusgarri. Argazkiek, bideoek eta dokumentu ezberdinak lagunduko diskaren plazaratzea.

Antzeko produktua