Dendako bilatzaile aurreratua

Ez dogu zor ezer

Haize Arrosa

Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak

10 €


Urtea: 2023
Euskarria: CD
Deskripzioa
Haize-arrosa taldearen (Berriz, Bizkaia, 2022) estreinako diskoak “Ez dogu zor ezer” du izenburua. Berriz eta Abadiñoko musikariak diren arren, Berrizen dute entsegu lokala, eta hor dago musika ideiak partekatzeko gune estrategikoa, taldeari grabitate iraunkorra topatzeko edo arnasa hartzeko espazioa. Lehendik ere ibilitakoak direla musikaren zaldiko-maldikoan, gehien bat Ene Bada taldean aurreko mendeko 90eko hamarkadan. Haize-arrosa taldearen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez dabil haize-orratzak markatzen duenaren arabera. Ongi hausnartutako erritmoak landu dituzte, eskarmentu handiko musikariak dira eta fakturatzen duten musikaren ibilbide-orria metatutako esperientziaren aterpean dago, askatasunetik ateratako erritmoak landu dituzte. Folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella, ambient... Kantu bakoitzak dauka bere “haize-arrosa”.

Antzeko produktua

Bulego
CD

12€

Ohartu
Musika

14.95€

Joxe Ripiau
Biniloa

64.95€

Kenopsia
Musika

11.95€