Dendako bilatzaile aurreratua

Feminismo zuriaren aurka : ohar batzuk hausturaz

Zakaria, Rafia

Argitaletxea: Elkar ; Jakin Fundazioa

25 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-1360-305-6
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
“Feminista zuriak zuritasunaren eta harekin loturiko arraza-pribilegioaren orain arteko eta oraingo rola onartzen ezduten feministak dira; izan ere, beren kezkak, agendak etairitziak unibertsalizatzen dituzte, feminismo osoarenak etafeminista guztionak balira bezala. Feminista zuria izateko, ezdago zuria izan beharrik. Guztiz posible da zuria eta feministaizanik feminista zuria ez izatea. Feminismo zuria kontzeptuakMendebaldeko feminismoaren ildo nagusian hedatudiren suposizio eta jokabide jakin batzuk deskribatzen ditu,eta ez bere subjektuen arraza-identitatea. Dena den, egia dafeminista zuri gehienak zuriak direla eta zuritasuna bera dagoelafeminismo zuriaren muinean”.Horrela abiatzen du Rafia Zakariak, feminismoaren barnekoarrazakeria sistemikoaren historia argitara ekarriz, feminismoarenbarneko zuritasunaren kritika xede duen liburu hau.Pentsalari pakistandarrak eztabaida zabaldu nahi du, normalizatu,ez emakume zuriak feminismotik kanporatzeko, ezeta arraza desberdintasunaren erruz elkar ulertzea ezinezkodela pentsarazteko; baizik eta emakume guztien askatasuneta ahalduntzea indartzeko eta feministen artean ere justiziaegiteko gai izango den mugimendu feminista bat indartzekoeta bere burua feministatzat jotzen duen emakume orok aurkidezan aurreranzko bide bat eta geratzeko arrazoi bat, arraza,klasea, nazionalitatea, hizkuntza eta erlijioa gorabehera.

Antzeko produktua