Dendako bilatzaile aurreratua

Xabier Sánchez Erauskin : vida de un rebelde con causas

Azurmendi Badiola, José Félix

Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia

12 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-126232-6-0
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Errepikaezina den pertsonaia baten biografia laburbiltzen du; izan ere, errepikaezinak eta gaur egun imajinaezinak dira bere ibilbide luzean —egun dituen 88 urteetara iritsi arte— besarkatu dituen kausak eta zeharkatu dituen inguruabarrak. Arabako familia ezagun bateko semea, bere lehen urteak Gasteizen eman zituen; Comillasen apaiztu zen; Ternuako itsasoko langileak aukeratu zituen lehen helmuga gisara; Madrilen egin zen kazetari eta han, Trantsizio garaian, berriemaile konprometitua eta jazarria izan zen; Egin kazetaren sorreran parte hartu zuen eta bere tituluak eta ezagutzak hala eskatzen zion edozein herri-proiekturen esku jarri zituen; Arabako ordezkari independente gisa, Herri Batasuneko lehen Mahai Nazionalean egon zen; Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariaren bigarren etapako gorputz eta arima izan zen; bere jarduera konprometitua zela medio, jazarpena eta espetxealdia jasan zituen, betiere gizarteko sektore behartsuenen alde jarduteagatik; Jose Bergamin poetarekin tribunak eta konplizitateak partekatu zituen; bere bizitza profesionala UPV/EHUn amaitu zuen, Kazetaritzako irakasle bezala. Asko idatzi du (liburuak, panfletoak, editorialak, erreportajeak, elkarrizketak, historia-lanak, doktore-tesia); beti libre eta beti erne, Bergaminek esango lukeen bezala; botere ororentzat deseroso; leiala, berriz, bere kontzientziarekin eta bere bizitzari zentzua eman dioten kausekin.

Antzeko produktua